OIARTZUN EZAGUTZEN

Sortzailearen liburuxka: Haurtzaro-5A

Zirkuituaren mapa

Legenda

Deskargatu ondoko ikonoak klikatuta, zure zirkuituan erabiltzeko.
  • Norabidea: norabidea
  • Abiapuntua: abiapuntua
  • Helmuga: helmuga
  • Erreferentzia puntua: erreferentzia puntua
  • Interesguneak: interesguneak

Zirkuituaren deskribapena

Zure zirkuituaren lehen urratsa

0 1

Abiapuntutik lehen interesgunera joateko, ez da ezer egin behar.

Deskribapena

Manuel Lekuona bibliotekatik abiatuko zara.

Zure zirkuituaren bigarren urratsa

1 2

Manuel Lekuona bibliotekatik Beheko Plazako labaderora joan behar da.

Deskribapena

Liburutegitik hasi, eta jaitsi Doneztebe plazaraino. Jaitsi Xabale ondoan dagoen aldapa eta, malda bukatzean, Beheko plazako labaderoarekin topo egingo duzu.

Zure zirkuituaren hirugarren urratsa

2 3

Beheko Plazako labaderotik Mendibilko txarara joango zara.

Deskribapena

Lehenik eta behin, Haurtzaro ikastolaraino joan. Hortik, eskubira jota, hilerrira eta jarraitu aurrera. Hirugarren bide gurutzean segi aurrera eta ezkerrerantz biratu. Azkenik, kanpoko igerilekuekin topo egitean, erreferentzia puntura iritsiko zara, igerilekuko malda jaitsi eta Mendibilko txararen sarreran egongo zara.

Zure zirkuituaren laugarren urratsa

3 4

Mendibilko txaratik Oiartzun ibaira joan behar zara.

Deskribapena

Jarraitu aurrera hegoalderuntz. Lehenengo bidegurutzean, eskuinera biratu eta jarraitu aurrera ekialderuntz Oiartzun ibaiarekin topatu arte. Bertan topatuko duzu Oiartzun ibaia.

Zure zirkuituaren bostgarren urratsa

4 5

Oiartzun ibaitik helmugara joateko Elizalde hotela da erreferentzia puntua.

Deskribapena

Oiartzun ibaia utziz, aurrera jarraituko dugu bide bazterretik ekialderuntz Elizalde hotelarekin topo egin arte. Ondoren, aurrera jarraituko dugu Manuel Lekuona biblioteka ikusi arte. Bertan dago helmuga.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados