OIARTZUN EZAGUTZEN

Sortzailearen liburuxka: Haurtzaro-5A

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

MANUEL LEKUONA LIBURUTEGIA

Manuel Lekuona biblioteka, Oiartzungo udal liburutegia da. Elizalde auzoan dago. Urkabe mendiko aldapa jaitsita aurkitzen gara berarekin, edo bestela Done Eztebe elizari goraka jarraituz ere iritsi daiteke.

Liburutegi hau ez da berria, baina ez dakigu zer garaitakoa den. Aspaldikoa dela esan daiteke zeren eta, armarri handiak eta lehio txikiak ditu, gainera garai batean erabiltzen zituzten "hondarrezko" harriz egina dago. Nahiz eta gaur egun urdinez margotua topatuko duzuen.

Manuel Lekuona biblioteka oso ikusgarria da. Barrura ere sartu zaitezke ordaindu gabe. Guk gomendatzen dugu barrura ere sartzea eta barrutik ere ikustea. Ikusteko arazorik ez duzue izango zeren eta, normalean, jende gutxi ibiltzen da. Kanpotik ikusi nahi izanez gero ere oso ikusgarri dago, barrukoa bezala.

BEHEKO PLAZAKO LABADEROA

Beheko Plazako labaderoa izena du eta Elizalde auzoan dago. Garai batean, aspaldi aspaldi, emakumeak bertara joaten ziren arropa garbitzera baina, garbigailuak asmatzearekin, labaderoan arropa garbitzeari utzi zitzaion. Orain labaderoa umeak jolasteko, hitz egiteko... erabiltzen da.

Labaderoko kanpoko paretak Alaia Gaztelumendik apainduak dira. Arropa garbitzen ari diren emakume irudiak agertzen dira bertan. Kanpotik lehio handiak ditu. Ladriloz egina dago eta teilatua dauka. Barrutik "pistina" bat bezala dago, han arropa garbitzen zen garai batean. Azkenik barrukoa ladriloz egina dago.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados