Leioako turismoa
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa
Abiapuntutik lehen interesgunera joateko,Betiko Ikastolatik Artatza IKastolara joateko.
Deskribapena
Betiko ikastolatik aterako zara eta ezkerraldean daukazun biribilgunera joango zara; hor egonda, eskuinera biratuko duzu eta ikusten duzun aldapa jeitsiko duzu semaforo bat aurkitu arte.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa
Lehenengo interesgunetik bigarren interesgunera joateko, Artatza Ikastolatik Artatza Parkera joateko.
Deskribapena
Lehenengo, semaforoa gurutzatu behar duzu; horren ostean, aurrera egin eta hiru bide ikusiko dituzu. Aurrean daukazun bidetik abiatuko zara harrizko biderarte. Ekuinera biratuko duzu eta aurrera egingo duzu jauregia ikusi arte.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa
Bigarren interesgunetik hirugarren interesgunera joateko,Artatza Parketik Pinosolo Parkera joateko.
Deskribapena
Aurrera jarraituko duzu harrizko bidea jarraituz. Euzko Gudariak Etorbidetik errepidea ikusten duzunean zebra bidea gurutzatuko duzu; zebra bidea gurutzatutakoan Av. Txikia kalea jarraituko duzu pinosolorarte.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa
Hirugarren interesgunetik laugarren interesgunera joateko,Pinosolo Parketik Skape Park-era joateko.
Deskribapena
Pinosolora helduta, bidegorri bat ikusiko duzu, eta bidegorria jarraituz gero, skape park-a ikusiko duzu aurrez aurre..
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa
Laugarren interesgunetik helmugara joateko (helmuga eta abiapuntua berbera da),Skape Parketik Betiko Ikastolara joateko.
Deskribapena
Skate Parkera helduta, Aldabarrene kalea igo eta biribilgune bat ikusterakoan, eskuinetik hartu eta lehenengo bidea hartuko duzu. Aurrera egin hurrengo biribilgunerarte eta han, eskuina hartuko duzu eta lehenengo bidea hartuko duzu. Aurrerago bi bide aurkituko dituzu eta han, aurrera jarraituko duzu. Beste bi bide aurkituko dituzu aurrerago; han, ezkerrera biratuko duzu eta aurrera jarraituko duzu Betiko Ikastolara arte.