Leioako turismoa

Sortzailearen liburuxka: Xabier Iranzuegi

ZER IKUSI (Interesgune naturalak)

Artatza

Artatza Leioako parke natural bat da, Leioako iparmendebaldean kokatuta dago.

Leku zabala da, bere erdialdean lorategi bat dauka, aldapa behera  joaten bazara parke eta taberna bat ikusiko dituzu. Zuhaitz eta landare mota asko aurkitu ahal dira eta txakurrak paseatzeko leku aproposa da.

Pinosolo, Leioako parke natural bat da, Leioako iparmendebaldean kokatuta dago. (Artatzaren alboan)

Pinosolok bi bide dauzka; lehenengoak, aurrera eramaten zaitu eta bertan magnolioak eta skapepark bat aurkitu ahal dituzu.

Bigarren bidetik abiatzen bazara, urmael txiki bat aurkituko duzu eta gora joaten bazara, lehenengo bidearekin elkartzen zara.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados