LH 5 D (ZENTRUA)
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
KONTXAKO BADIA
Kontxako badia Donostiaren irudia da:irudirik klasikoena,argazki gehien egin zaiona.Bisitatuena,kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago;kilometro eta erdiko hondartza da,hondar zurikoa,udaletxe paretik Loretoperaino iristen dena.Inguru horretan dotorezia eta hiri-izaera dira nagusi ez da,ez,kasualitatea Kontxak Europako hiri-hondartzarik onenetako bat izatearen ospea edukitzea.Kontxako pasealekuan barrena nortasun propioa duten eta hiritik kanpo ezagunak diren hainbat elementu aurkituko ditugu:Kontxako barandilla, gure hiriko ikonorik unibertsaletako bat, nahastezina, bere forma bereziari esker.
SANTA KLARA UHARTEA
Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte bat da. Asko bisitatzen da pirautxuz eta itsasontziz, eta erdialdean kokatuta dago. Beste datu bat 48 metro altueran ditu Santa Klara uhartea. Santa Klarako fauna sugandil iberikoak dira. Orain dela 1.000 urte Donostiako badian bi uharte zeuden, eta Urgulleko marea igo zenean bat bihurtzen zen. Gizakiaren eragina dela eta, uharteko berezko landaredia dibertsifikatzen joan da,eta horregaitik espezie exotiko ugari zenbatu dira gaur egun.