LH 5 D (ZENTRUA)

Sortzailearen liburuxka: STL LH5D

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

KURSALEKO ZUBIA

Kursaleko zubia 1915.urtean eraiki zuten. Halere, handik hiru urtera zubiaren egitura aldatu egin behar izan zuten, itsasoaren indarrari aurre egiteko. Kale-argi futuristek eta expresionestek argitzen dute. Kursaal jauregia Rafael Moneok itsasoen lehorrera ekarritako bi harkaitz handi bailira diseinatutako kubo formako bi eraikin dira. Zurriolako zubia edo kursaleko zubia Donostiako Erdialdeko Bulebarra eta Gros auzoko zuriola hiribidea elkarlotzen dituen zubia da.

ARTZAIN ONA

1881ean, Errege Aginduz, Donostiarako parrokia-zatiketa berri bat onartu zen, eta bertako biztanleek urtetan aldarrikatu zuten parrokia bat sortu zen hiriaren hegoaldean, geroago Zabalgunea deituko zena. Amara. 1887ko abuztuan, tenplua eraikitzeko Urumea ibaiaren eta Kontxako hondartzaren artean dagoen lur zati bat laga zuen Udalak, hondar-bankuek eta padurek hartzen zutena. Amaitu arte, bertako eliztarren behar espiritualak behin-behineko parrokia batek asetzen zituen, Jesusen Bihotz Sakraratuari; 1888ko martxoan inauguratu zen, oinarrizko tenplu hau egurrez egina zen eta Loiola eta El Príncipe kaleen artean zegoen, San Martin Merkatutik gertu.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados