Leioako Euskal Liburuxka
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Artatza jauregia
Artatza jauregia, hesi batez inguratuta dago eta erdian Artatzako dorretxea dago. Dorretxearen inguruan lorategi bat dago, lorategi horietako bat borobila da eta gainean eskultura bat dago. Lorategi borobilaren inguruan argi batzuk daude, dorretxearen inguruan zuhaitzak daude.Dorretxeak leiho asko ditu, dorretxearen koloreak larain motakoa, zuria,beltza,marroia eta grisa dira. Zuhaitzen alboan bankuak daude.
Pinosoloko urmaela
Pinosoloko urmaela, txikia da eta bere inguruan landare eta zuhaitz asko daude.Harrien bidetik bazatoz ezkerraldean zubi txiki bat dago, urmaelaren eskumaldean enbor bat dago etzanda. Eskumaldean harriekin egindako iturri txiki bat dago, enborraren ezkerraldean urmaelaren ertzean hiru harri haundi daude eta urmaelaren ezkerraldean harri haundi bat dago eta gainean landareak daude. Harriaren ezkerraldean errekatxo bat dago eta gainean zubi txiki bat dago.