GOZATU AGURAINEN
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
San Joan eliza

San Joan eliza Aguraingo eraikin erlijiosoa da, XV. mendean eraikia.1984an Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen.
Historia: Hasiera batean gotorlekua izateko asmoarekin eraiki zuten baina 1564an Agurainen izandako sute batek eliza erre zuenean eliza bihurtu zuten. XVII. mendean kanpai-horma bat eraiki zioten gurutzaduran eta ondoren kanpandorre barrokoa altxatu zuten. Koruan dagoen organoa XIX mendean eraiki zuten.
Ezaugarriak: Estilo gotikoan eraikita dago. Eliz ataria eraikinetik kanpora irtetzen da eta hiru arku ditu, erdikoa nabarmen handiena. Estilo barrokoan eraikita dago.
Barnealdean altuera desberdineko hiru habearte ditu eta girola zuzen bat ere bai. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da. Egileorreko Ama Birjinaren XIV. mendeko irudi bat dago sakristian.
Santa Maria Eliza

Santa Maria eliza Aguraingo eraikin erlijiosoa da, eliza-gotorleku izan zena. 1984an Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen.
Historia: XV. mendearen bukaera aldera eraiki zuten aurretiko baseliza baten gainean eta Aguraingo harresien parte izan zen. Estilo gotiko berantiarrean egina da. XVI mende hasieran ataria egin zuten eta XVII mendean sakristia. Sakristia handia da eta izkinan bakoi eder bat dauka. Kanpai-horma ere XVII mendekoa da. 1806an Manuel Antonio Carvajok egindako organoa ezarri zuten.
Arkitektura: Oinplano errektangularra eta hiru habearte ditu, erdikoa beste biak baino zabalagoa eta altuagoa da. Burualde poligonala dauka. Mendebaldeko fatxadan hiru kofradurako kanpai-horma barrokoa du.