OIARTZUNGO TXOKOAK

Sortzailearen liburuxka: Haurtzaro-5A

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

ARKALEKO BUNKERRAK

Arkaleko harkaitzek mendi-gandor moduko bat osatzen dute –hego-ekialdetik ipar-mendebaldera doan arku bat marraztuko balu bezala–. Irundik Oiartzunera joateko irispidea itxiz. Beraz, Gipuzkoako gune estrategiko bat da. Goialdea 266 metroko kotan dago; hortik pendizean jaisten da iparraldera eta hegoaldera, aldapa gutxiagoko eremuak aurkitu arte, 230 metroko kotaren inguruan; hortik bailarara bide leunagoa dago. Haustura sakonak eta koskak dituzten harkaitzek osatzen dute katearen ardatza, eta hori, noski, defentsa natural nabarmena da. Bertan eraikita daude hainbat bunker.

BELOAGA

Beloaga gaztelua Gurutze auzoan dagoen Erdi Aroko gaztelu militarra da.

Arkale Oiartzugo udalerrian dagoen mendia eta eremua da. Gailurra harkaitzek osatzen dute. Eskaladarako gune aproposa da. Inguruetan 1939-40 urteetan eraikitako Vallespín izeneko gotorlekua dago.

Esan izan dute Arkaleko harkaitzetan zegoen gaztelu hau Txingudi badia zelatatzeko talaia bat zela. Beste batzuek erromatarren garaian Arditurri meategien eta Oiassoko kaien arteko bidea zaintzeko zerbait gotortua eraiki zutela. Erdi Aroan, Nafarroako erregeek zeukaten Beloaga gaztelua Gaztelako Alfonsok VIII.ak 1200an eskuratu zuen arte, (Semenek idatzitako kronikan jasota).

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados