OIARTZUNGO TXOKOAK
Oiartzun begirada batean
Kokapena
Gure herria Gipuzkoako ipar aldean kokatuta dago. Oiartzunek Irun, Lezo, Errenteria, Arano, Goizueta eta Lesaka ditu mugakide.
Erliebe-elementuak
Oiartzun izen bereko haranean dago. Herriko ibaia ere Oiartzun ibaia da. Horretaz gain, mendi asko daude, batzuk hauek dira: Aiako Harria, Bianditz, Urkabe eta abar.
Bestelako informazioa
Herrian bertan jaiotakoa dugu Xabier Lete poeta "Izarren hautsa" eta beste hainbat kanta ospetsuren egilea. Bertakoak dira ere Martin anai arrebak, Alaia Martin eta Jon, bertsolari benetan trebea. Eskupilotan ere Ander Imaz Lasorekin finaletan ibiliak izugarrizko bikotea dugu. Futbolariak ere baditugu, adibidez Gaizka Saizar profesionaletan ibilia, oso ona benetan.