OIARTZUN ALTXORREZ BETETA
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa

Abiapuntutik lehen interesgunera joateko,Plaza-Liburutegia.
Deskribapena
Plaza-Liburutegia. Ibilbidea: Plazan hasita, Doneztebe kaletik gora, Miren taberna eskuinean izanda aurrera jarraituz eliza ezkerrean geratzen da eta liburutegia apur bat aurrerago dago.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa

Lehenengo interesgunetik bigarren interesgunera joateko, Manuel Lekuona liburutegia-Iturriotzeko Dorretxea.
Deskribapena
Manuel Lekuona liburutegia-Iturriotzeko Dorretxea.
Ibilbidea:Manuel Lekuona liburutegitik jaitsi plazara eta atera Kontzejuerreka kaletik. Segi behera biribilguneraino. Gero segi aurrera bidegurutzeraino. Ondoren, biratu ezkerrera eta jaitsi behera Tronpeo maldatik. Tronpeo malda jaitsita segi aurrera biribilgunetik hartu Zirauki kalea. Han, segi aurrera etxe geziduna ikusi arte eta hori izango da.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa

Bigarren interesgunetik hirugarren interesgunera joateko,Iturriozko dorretxetik - Aiako HarriraIbilbidea
Deskribapena
Iturriozko dorretxetik - Aiako Harrira Ibilbidea: Segi aurrera beheko sororaino. Han, biratu eskuinera eta segi aurrera Altzibarko gurutzera. Gero, biratu eskuinera gurutzea aurkitu eta segi aurrera zubia pasata Altzibarrreko bidegorriraino. Ondoren, segi aurrera Karrika aldera. Ondoren, Artaso elkartean jarraitu aurrera Artikutza eta Oianleku bidetik.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa

Hirugarren interesgunetik laugarren interesgunera joateko, Aiako Harria-Oiartzun Iibaia.ibilbidea.
Deskribapena
Aiako Harria-Oiartzun Ibaia.
ibilbidea: Jaitsi Oianleku eta Artikutza bidetik Artaso elkarteraino. Ondoren zubia gurutzatu eta biratu eskuinera. Gero segi aurrera beste zubi bat aurkitu arte. Gero zubia gurutzatuta biratu ezkerrera. Ondoren bidegorrian sartu eta segitu bidegorritik Mateo jatetxeraino hor ikusiko duzu Oiartzun ibaia.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa

Laugarren interesgunetik helmugara joateko,Oiartzun ibaia-Oiartzungo plaza.
Deskribapena
Oiartzun ibaia-Oiartzungo plaza. Joan aurrera etxe txuria ezkerrean eduki arte. Hor, segi aurrera Tartalo pizzeria ondoan eduki arte. Joan aurrera biribilgune arte. Bigarren irteera hartu eta jarraitu dena aurrera autubus geltokira arte. Segi dena aurrera plazaraino. Jarraitu dena aurrera malda guztia igo eta plaza ikusi arte. Ondoren aurrera jarraitu eta plazan egongo zara.