OIARTZUN ALTXORREZ BETETA

Sortzailearen liburuxka: Haurtzaro 5C

ZER IKUSI (Interesgune naturalak)

Aiako Harria

Aiako Harria Gipuzkoan dagoen mendirik zaharrenetarikoa da.Oiartzun, Irun eta Lesakaren artean dago. Bertan, bista izugarriez gozatzeko aukera dago eta horretarako natura parkea bihurtu zuten, Urdaburu mendiarekin batera.

Mendigune hau hiru tontorrez osatuta dago: iparraldekoa Hirumugarrieta (806 m), erdialdekoa Txurrumurru (821 m) eta hegoaldekoa Erroilbide (837 m)  Gipuzkoa ipar-ekialdeko natura parke bat da, 6913 hektarea ditu, eta Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani udalerrietako lurrak hartzen ditu barne. Eusko Jaurlaritzak 1995eko apirilaren 11n izendatu zuen natura parke bezala.

Oiartzun Ibaia

Oiartzun ibaia Gipuzkuan jarioan dabilen ibairik motzena da. Haren arroak 82,27 km²-ko eremua hartzen du: Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Paisaia herria zeharkatuz eginiko ibilbideak 16 km eskasean, lau herri horietan bizi diren 80.000 bat biztanleren eta Gipuzkoako industriagune esanguratsuenen eta merkataritza portu nagusiaren eragina du.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados