OIARTZUN PARADISOA
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa
udaletxetik kastroko iturrira
Deskribapena
Udaletxetik biratu ezkerrera eta joan aurrera taberna baten parean dagoen iturri handi batera iritxi arte iturri handi hori Kastroko iturria da.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa
kastroko iturritik Labaderora.
Deskribapena
Kastrroko iturrian eman buelta erdia eta egin aurrera udaletxea ezkerrean duzula errepide hasierara iritsi arte. Ondoren biratu ezkerrera eta jarraitu aurrera Labaderora iritsi arte.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa
Labaderotik ibargainera.
Deskribapena
Labaderoan ezkerretara egin eta maldan aurrera egin eta parke natural bat ikusiko duzu, parke natural hori Ibargain da.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa
Ibargaindik Altzibarko zelaira.
Deskribapena
Ibargaineko malda gorria jetsi. Han errepidea pasa, joan ezkerretara eta malda luze bat ikusiko duzu, eta hortik jaitsi bukaeraraino. Bidegorrian ezkerrera jarraitu eta errepidera iristean belardira sartu.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa
Altzibarko zelaitik Udaletxera.
Deskribapena
Errepideko zebrabidea pasa eta aurrean bidegorri bat dago eta ezkerretara malda handi bat dago. Malda handia igo, han rotonda bat ikusiko duzu, joan aurrera, bigarren bidegurutzean ezkerretara egin. Han dena aurrera egin, bi bide ikusiko dituzu, segi aurrera. Aurrera egin eta Udaletxea ikusiko duzu.