OIARTZUN PARADISOA

Sortzailearen liburuxka: Haurtzaro 5C

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

KASTROKO ITURRIA

Eraikuntza zahar bat da 1773 koa 251 urte ditu Kastroko iturriak. Oiartzungo plazaren ezkerraldean dago. Ura denbora guztian erortzen dago, ura edateko harriaren gainean jarri behar da.

Metalezko lau dragoi moduko batzuk daude, ahotik ura botatzen dutenak. 

Harrizko apaingarri batzuk daude handiak eta txikiak.

 

Oiartzungo labaderoa

 

Orain labaderoa aurkeztuko dugu,  aspaldi pertsonak arropak garbitzera joaten zirelako.

Leheno erdiko zuloa urez beteta zegoen eta zulo horretan arropa sartzen zuten,  gero ixkinetako arroketan igurtzi eta lehortu egiten zuten. Barrutikan pareta eta teilatua harrizkoak dira eta zuloa ere bai, ixkinetan leihoak daude arko formarekin eta goikaldean ere. Kanpoaldea mural bat dago pertsonak agertzen dira arropa garbitzen murala harriz eta baldosaz osatua dago eta atzekaldea berde ilunez.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados