OIARTZUNGUNEA
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa
Plazatik Doneztebe Elizara joateko.
Deskribapena
Lehengo hartu malda gora Donibane kaletik, eta ezkerrera aurkituko dituzun harrizko eskailera zaharrak igo. Bertan topatuko duzu Doneztebe Eliza.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa
Doneztebe Elizatik Urkabe mendira.
Deskribapena
Lehengo igo Learre kaletik, eta gero lehengo bidegurutzean hartu ezkerretara. Gero jarraitu aurrera, hurrengo bidegurutzean hartu eskubira eta segidan hartu ezkerrera. Egin aurrera kale horretan hurrengo bidegurutzeraino. Bidegurutzean jarraitu aurrera, ondoren, eskubira. Aurrera jarraitu eta, azkenik, eskubira. Goian gurutze handi bat topatuko duzu
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa
Urkabetik Bianditzera (menditik mendira).
Deskribapena
Urkabe bidetik jaitsi eta Frailen bidean biratu eskuinera. Ondoren, jarraitu Legarrea kaletik. Bidegaina kalea topatzen duzunean biratu eskuinera. Gero, segi Sontusene kaletik Albistur jatetxearaino. Jarrai ezazu Mikelete kalea eta segi zuzen Artikutrako bidetik Karrika auzoa aurkitu arte, eta segi bertatik. Bukatzen denean, Oialeku bidetik segi Gurutzeko errepidea aurkitu arte. Hortik aurrera, Bianditzeko gaina topatuko duzu.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa
Bianditz menditik Ugarte errotara joateko.
Deskribapena
Bianditzetik oinez jaisten hasi eta, lehenengo bidegurutzean, hartu eskubira. Bigarren bidegurutzean, jarraitu aurrera. Ondoren, hartu eskubira. Hurrengo bi bidegurutzetan, jarraitu aurrera. Hurrengo bi bidegurutzetan, ezkerrera eta eskubira, baita hurrengo bitan ere. Hartu Oianleku bidea. Hurrengo bidegurutzean Karrika auzoko gunerarte segi. Aurrera Artikutza bidea arte. Bukatzeko, aurrera segi eta Ugarte errota topatuko duzu.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa
Ugarte errotatik Doneztebe plazara (helmuga eta abiapuntua berbera da).
Deskribapena
Errotatik jarraitu aurrera. Bidegorria aurkituko duzu, egin ezker eta aurrera, oinezko pasabidean aurreraka egin komun batzuk aurkitu arte. Bidegurutzean hartu eskubira, goraka. Kiroldegira iristean egin aurrera eskaileretatik gurutzatu, Ibargain parkea igo. Beste eskailera batzuk igo beharko dituzu Kontzejupe plaza arte. Egin aurrera Sorgin taberna ondotik eta Doneztebe plazara iritsiko zara.