OIARTZUNGUNEA
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
UGARTE ERROTA
Ugarte Errota, Altzibar auzoko errota da eta oso polita da bisitatzeko. 1784 urtean errota bezala agertzen da dokumentuetan.
Ugarte Errotaren ondoan, zubi bat dago, bertatik ibaia igarotzen da, eta beste aldean bidegorria dago. Bere ondoan errotarria ikusgai dago. Errotaren ondoan zelai handi bat dago, terraza bat dauka eta hiru beheko su dauzka.
DONEZTEBE ELIZA
Doneztebe Oiartzungo eliza da. 1629-1643 bitartean egindakoa da.
Eliza honek 3 gorputz ditu eta atiko handia dauka. Antolaketa honakoa da: hiru kale nagusi eta bi kalearte. Barruan ez ziren bakarrik mezak egiten, gordeleku bezala ere erabili zuten, adibidez Espainiako gerra zibilean, bi gerra mundialetan eta gerra gehiagotan ere erabili izan zuten.