Oiartzungo bazterrak
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa
Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik Oiartzungo San Esteban Elizara.
Deskribapena
Haurtzaro Ikastolako goiko aparkalekutik biribilgunera joan, Manuel Lekuona hiribidetik. Jarraitu hiribide berdinetik eta Madalensoro plaza ezkerretara utziz jarraitu hiribide berdina udaletxe aurreko plazara iritsi arte. Miren taberna eskuinean utzi eta 15 m. aurrera joan eta ezkerraldeko eskailerak igo eta San Esteban eliza topatuko duzu.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa
San Esteban elizatik Txarara, San Esteban plza, hilerria, beilatokia.
Deskribapena
Elizatik Doneztebe plazara joan. Gero, Manuel Lekuona hiribidea hartu eta hilerriraino joan. Hilerri ondoan dagoen eskulturara iristean, beilatokiaren ondotik doan bidezidorrari jarraitu eta aurreko aldean dagoen Txara parkera iritsi.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa
Txara, Makutso, Altzibar auzoa, Karrika, Oianleku, Aiako Harria.
Deskribapena
Hasi Txara parketik aurrera Makutso bidera iritsi arte. Ondoren, egin aurrera eta gero biratu eskuinera. Geroxeago aurrera jarraitu Altzibar auzora iritsi arte. Altzibarretik aurrera jarraitu eta Gruas Olalde pasa eta Karrikara iritsiko zara. Karrikatik aurrera egin, Oianleku bidean jarraitu aurrera. Gero bidegurutze batera iritsiko zara eta hor eskuinera biratu eta egin aurrera. Eta Aiako Harrira iritsiko zara.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa
Urrats honetan, Arritxulo aterpetxea, Tolare jatetxea, Arpide errepidea, Gurutze, Arkale,tunelak eta Beloaga dira.
Deskribapena
Aiako Harriko Arritxulo aterpetxetik Ergoienera jaitsi. Ergoienera iristean Tolare jatetxe ondotik pasa eta jarraitu Fortaleza jatetxera iritsiko zara. Fortalezara iritsi eta errepidetik jarraitu arpide errepideraino. Errepide hau hartu eta Gurutze auzora iritsi. Biribilgunean, Arkale Zahar baserrirako bidea hartu, baserrira iritsi ondoren, ezkerretara dauden tunelak hartu eta Beloaga gaztelura iritsiko zara.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa
Laugarren interesgunetik helmugara joateko (helmuga eta abiapuntua berbera da),badaude erreferentzia puntuak.
Deskribapena
Hasi jaisten Arkaleko tuneleraino, jarraitu beheraka. Errepidea aurkitzen duzunean jaitsi Toki alai jatetxera eta joan Gurutze bidetik. Kabitxo jatetxera iritsiko zara, eta lehenengo bidegurutzean biratu ezkerrera eta eliza ikusiko duzu.