Sagastietako herria
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa

Abiapuntutik lehen interesgunera joateko, Sobre la Rueda kaletik abiatuko gara garbitokira ailegatu arte.
Deskribapena
Garbitokian pixkat deskantsatu eta ibilbidea jarraituko dugu.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa

Lehenengo interesgunetik bigarrenera joateko, herrian sartuko gara plazan dagoen iturria ikusi arte.
Deskribapena
Iturrian botilak bete, deskantsatu edo ura edan dezakezue ibilbidea jarraitzeko.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa

Bigarren interesgunetik hirugarrenera joateko, elizaren atzekaldera joango gara.
Deskribapena
Bertan bolatoki zaharra ikusiko dugu eta ondoren, parkean deskantsatu edo jolastu dezakezue.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa

Hirugarren interesgunetik laugarrenera joateko, ez dugu asko ibili behar parketik ikus daitekeelako eliza eta jauregia.
Deskribapena
Eliza, zortea badaukagu, barrutik ikus dezakegu baina zorterik ez badaukagu, kanpotik ikusiko dugu. Jauregia elizaren eskumaldean geratzen da eta oso polita da.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa

Laugarren interesgunetik helmugara joateko, elizatik bueltatuko gara ikastolara.
Deskribapena
Lehen egin dugun bide berdina eginez.