ARGANTZUNERA BIDAIA
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa
Abiapuntutik lehen interesgunera joango gara, garbitokira.
Deskribapena
Plazatik hasiko gara eta ikastola kokatuta dagoen kalera abiatuko gara, Cercas kalea. Kale hau jarraitu eta bide gurutzean eskumara hartuko dugu eta segituan ezkerretara biratu. Pixka bat aurrerago hor egongo da garbitokia.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa
Lehenengo interesgunetik bigarren interesgunera joango gara ermitara joateko.
Deskribapena
Garbitokiaren ondoan ermita topatuko duzue. Nuestra señora de la Antigua deitzen da eta duela gutxi berriztuta dago. Estilo gotikoa du, trantsizio barrokoa eta errenazentista. L forma dauka, baseliza batez eta ospitaleaz osatua.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa
Bigarren interesgunetik hirugarren interesgunera joango gara, errotara.
Deskribapena
Errepide nagusira atera eta lehenengo bidegurutzean ezkerrera biratu eta zuzen joango gara aldapatxoa jeitsiz. Bertan errota topatuko dugu. Gaur egun itxita dago eta ez du errota funtziorik betetzen. Ingururan herriaren harresi zaharra ikus dezakezue.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa
Hirugarren interesgunetik laugarren interesgunera joango gara, erdi aroko zubira.
Deskribapena
Harresiko eskailerak igo, ezkerrera biratu eta aurrera jarraituz ezkerretara aurkituko duzue zubia.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa
Laugarren interesgunetik helmugara joango gara (helmuga eta abiapuntua berbera da), herriko plazara.
Deskribapena
Berriro herrian sartu eta elizara heltzean eskumara biratu. Hortxe dago herriko enparantza nagusia. Bertan bi taberna aurkituko dituzue zerbait hartzeko, edozein galdera argitzeko udaletxea eta deskantsatzeko hotel bat.