Sopelaz gozatu
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Atxabiribil hondartza
Atxabiribil hondartza Sopelako kanping inguruan kokatuta dago, herriaren kanpoaldean.
Atxabiribil hondartzaren ekosistema mota hondartza da.
Hondartzan dauden animaliak, honako hauek dira: kiskirak, karramarroak, marmokak, kaioak eta olagarroak. Landareak, berriz, hauek dira: algak, lezkak, belarra eta goroldioa.
Muñarrikolanda
Muñarrikolanda, Urdulizeko elizaren eta Sopelaren artean kokatuta dago.
Muñarrikolanda mendiaren ekosistema mota mendia da.
Mendian dauden animaliak honako hauek dira: usoak, kakalardoak, inurriak eta tximeletak. Landareak, berriz, hauek dira: belarra, bitxiloreak, haritzak eta goroldioa.