Zaldibar begirada batean
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Santamariñazar gurutzea.
Zaldibarko hegoaldean dagoen gailurra da Santamariñazar, Areitioko lepotik gertu eta Elgetako Erdella mendiaren alboan. Gailur txiki bi ditu, elkarren alboan. Garai batean Santa Marina ermita zegoen bertan, baina gaur egun ez dago aztarnarik, XX. mendean eraikitako harrizko gurutze ezaguna baizik ez.
Aixolako urtegia
Aixolako urtegia Gipuzkoa eta Bizkaia artean kokatutako urtegia da. Ego ibar hidrografikoaren parte, urtegia Gipuzkoako Elgeta eta Bizkaiko Zaldibar udalerrien artean kokatua dago urtegia urteko 2.353.000 m³ko kontsumoa betetzeko eraikia, Aixolako urtegiak Urkuluko urtegiarekin batera,Deba Garaiko ur-hornidura sarea osatzen du.