Ze polita den gure Urduliz!
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Memoria parkea
Santa Marinako Haitzak Urdulizko berdeguneak dira. Bertan, eskalada egiteko zonaldeak egoteaz aparte, herriaren birikia deritzona topa dezakegu. Horien itzalpean "ezezagun" handi bat dago, Memoria Parkea deritzona. Izenak dien bezala, parke bat da, berez sortutako bertoko zuhaitzak dituena, eta eurek osatutako basoan zehar ibilbide bat du.Hainbat plataforma horietako hirutan, denon atsedengarri, jesarleku eta eskultura bana jarri ziren. Parke horretan, udalerriaren panoramika ederra dago. Haren ondoan, Burdin Hesiaren elementuetako bat dago.
Urdulizko burdin hesia
4km-ko Memoria ibilbidea da. Urdulizko Andra Maria eliza albotik abiatu eta Santa Marinako burdin hesiko aztarnak bisita ondoren, abiapuntura bueltatzen da. Gerra zibilean babesleku moduan eraikitako burdin hesi bat da.