Ze polita den gure Urduliz!
Sortzailearen liburuxka: Bostburu talde
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
Memoriaren parkeko eskulturak
Hiru eskultura aurreko udal arkitekto Luis Saitua Muñoz jaunaren lanak dira, corten altzairuz eginak. Gerrako bidekeriak bizi izan zituzten hiru pertsonari egindako omenaldiak dira. (Eustakio, Manu eta Luis.)
Mentxakatorre jauregia
Barroko estiloko ( xvIII) ,eliza auzoan kokatua. Sarrera bi ditu, bat alfarrikoa eta bestea puntadun arkuduna, barrokoa, eta aldamenean konkadura. Lorategira ematen duen etxaurreak Laukizen izan zen Mentxaka torregandik datorren Mentxakatorre familiaren armarria du. Armarri horrek kaskoa du, lumaia eta kaskotik beherako zazpiak, bost bihotz eta ohietan olatuak.