ALDE ZAHARRA

Sortzailearen liburuxka: STL LH5A

ZER IKUSI (Interesgune naturalak)

URGULL

Urgull Donostian kokatuta dagoen mendi bat da, Igeldorekin batera kontxako badia ixten diena. 123 metroko garaiera du. Sasoi batean uhartea zen; Denboraren joanean Urumearen ibaiaren itsasoratzean metaturiko sendimentuek , Urgull uhartea lur lehorrekin lotu zuen istmo bat sortu zuten, eta geroztik Urgull mendia erdi uharte da. Urgullen daude hiria babesten zuten harresien zati batzuk, eta Donostiako Mota gaztelua, XII. mendean Nafarroako Eresumak eraikitzen hasi zena. Gaztelu hau izan zen Frantziako armadaren erresistentzia lerroa 1813 ko Donostiaren setioa errenditu baino lehen. Setio hartan goarnizio Frantziarraren bi heren erortzez gain, ingeles, portugues eta espainarrek 5000 gizon galdu zituzten. Hori dela eta, gaur egun mendiaren iparraldeko magalean ingelesen hilerria dago, eta bertan lehen karlistaldian Donostiako inguruetan hildako soldadu britaniarrak ere hilobiratuta daude.                           

KAIA

Donostiako portua Gipuzkoako hiri horretako potua da. Donostiako Parte Zaharrean dago, Urgull mendiaren oinean. Donostiako udaletxearen, klub nautikoaren eta aquariumaren artean hedatzen da. Donostiak 2004 an 19 itsasontzi zeuzkan itsasbazterreko arrantzarako; eta 2009 an aldiz 913.000. Donostiako portuko Moiletako bat da Erdiko Moila, Portaleta parean sartzen da eta kaiarriba alderantz luzatzen da. 1976 aldera azken 30 metroak kendu zitzaizkion. gaur egun erdian egonagatik, garai batean kanpokoa zen, harik 1860 inguruan Moila berria egin zen arte ( gaur egun Klub Nautikotik kaiarriba aldera doana, alegia ) .

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados