ALDE ZAHARRA

Sortzailearen liburuxka: STL LH5A

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

ANTZOKI ZAHARRA

Antzoki zaharra Donostia hiriko Parte Zaharrean dagoen antzoki bat da. Historian zehar hainbat birmoldaketa izan ditu eta 1930ean Udalak eraistea erabazi zuen oso egoera txarrean zegoelako. Lehenengo antzoki 1844 eta 1845 artean eraiki zuen Juan Ramon Etxebestek , neoklasizismo isabelinoko estilo baten erabera. Urte batzuk beranduago, 1883an Jose Goikoak berritu zuen. Egungo eraikina 1931koa da, eklektikoa kutsu klasizis tarekin eta Udaleko arkitektoa izan zen Juan Rafael Aldaik egina.Gaur egun bertan Nosferatu Zikloa, Zinema eta Giza Eskubideak Zikloa eta Fantasiazko eta Beldurrezko Aste ospatu ohi  da, gainera Dnostiako zinemaldi garaian lehiaketara aurkezpen diren flimak ere ikusgai izan ohi dira. 576 lagunentzako tokia du. 

SAN TELMO MUSEOA

San Telmo Museoa, labur STM, Gipuzkoako hiriburua Donostiako Udal museoa da, Euskal Herriko Gizartea ardatz duena. Euskal Herriko historia ikuspegi sozial batetik azaltzen du. Donostiako Parte Zaharreko zuloaga plaza dago. Museoaren etorkizuneko egituraketa eta funtzioei buruzko hausnarketa baten ostean, 2007an berrikuntza prozesu bati ekin zioten. Azkenik, museoa 2011ko udaberrian berrireki zen, oraingoan euskal gizarteari buruzko museo bihurtuta. 2014 urtean, 156.000 bisitari izan zituen.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados