EGIA
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Cristina-Enea
Cristina Enea Fundazioa 2009an erregistratu zen Donostiako Udalak sustatua, hiriko ingurumen-politiketan erreferente izateko helburuarekin. Donostiako Udal-gobernuaren iniziatibaz sortua, Gipuzkoako Foru Aldundia dauka Patrono sortzaile iraunkor gisa, eta 2015etik Añarbeko Urak - Aguas de Añarbe SA ere fundazioaren babesle iraunkor da. 2009az geroztik, fundazioak bere gain hartu zuen Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxearen kudeaketa, baita aurrerago Urgulleko Natur Txokoa, eta 2013az geroztik Ulia Interpretazio Zentroa ere. Gainera, Iraunkortasunaren Behatokia ere kudeatzen du, eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Atalarekin sinatutako elkarlan-hitzarmenaren ondorioz, Donostiako Bizikletaren behatokia zuzentzen eta kudeatzen du.
Ametzagaina Parkea
Ametzagainako parkea Donostiako parke bat da, Intxaurrondo, Loiola eta Martutene auzoetan, izena ematen dion Ametzagaina muinoan. Otxoki parkea eta Garbera merkatal-gunea alboan dauzka. Hiri barruko parkerik zabalena da Donostian, denera 380.000 metro karratu ditu.Donostiako historian oso garrantzitsuak diren bi elementu daude parke barruan: Donostiako giza-aztarnategi zaharrena (historiaurrekoa, orain dela 25.000 urtekoa) eta XIX. mendeko gerra karlistetan erabili zen gotorleku bat.