IRURA EZAGUTZEN 3

Sortzailearen liburuxka: irurakolh5

ZER IKUSI (Interesgune naturalak)

Loatzo mendia

1959an Loatzoko gurutzea jarri zuten Irurako Sukalde elkarteko hainbat zalek: Valeriano Urrestarazu, Rafael Otaño, Tomas Zaizar eta Toribio Yaben. Hiru urte geroago Loatzo txabola inauguratzen dute, gailur berean, gurutzetik metro gutxira dagoen aterpe txikia. 1977an lehen birmoldaketa bat egiten du aterpea, eta gaur egun beste antolamendu batzuengatik kontserbazio egoera ezin hobean aurkitzen dugu. Gailurrean beste plaka-omenaldi batzuk aurkituko ditugu.

Oria ibaia

Oria[1] Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko haran batzuek ere Oriara isurtzen dituzte urak (Leitzaran eta Araxes ibaiadarren goi ibilguak). Lizarrate inguruan sortzen den tokitik Orion itsasoratzen den guneraino, 82,65 kilometro luze da,[2] eta haren ibaiadar nagusiak AgauntzaAmezketaAraxesZelaiUrtsuaranAsteasu eta Leitzaran dira.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados