Getxoko turismo liburuxka

Sortzailearen liburuxka: betiko txokolatinak

ZER IKUSI (Interesgune naturalak)

Gobela ibaia

Gobela ibaia Bizkaiko ibai garrantzitsua da, Barrikan jaio eta Sopela, Berango eta Getxo zeharkatzen ditu. Historikoki uholdeak sortu izan ditu. Ahate asko aurkituko dituzu, eta nahi izanez gero, umeek ahateei jana eman diezaiekete.

Areeta hondartza

Areetako hondartza gaur egun ezagutzen dugun bezala XIX. mendearen erdialdean hasi zen garatzen, 1860ko hamarkada inguruan.

Areetako hondartza, area, arrokak eta ura  sortutako elementu naturala da. Areetako hondartza zubi esekiaren alboan dago kokatuta, Txurruka kaiaren ondoan. Hirigunean bertan topatuko dugu hondartza txiki hau. Udan, sorosleek eta hondartzainek zaintzen dute hondartza. Erabiltzaileek hainbat zerbitzu eskura dituzte: komun publikoak, dutxak eta aldagelak.   

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados