Getxoko turismo liburuxka

Sortzailearen liburuxka: betiko txokolatinak

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

Bizkaiko zubi esekia

Transbordadore zubi bat da, Portugalete eta  Areeta  elkartzen dituena Ibaizabal ibaiaren gainetik pasatuz. 1887.urtean eta 1893.urte bitartean eraiki zuten.  1937an suntsitu zuten eta gero, berriro ireki zuten 1941.urtean. Ondoren, 2006an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen. 

Andrés Isasi musika eskola

Lehen eraikina "casa social" deitzen zen eta zinema bat zegoen. 70eko hamarkadan zinema itxi ondoren, eraikina hutsik egon zen eta 80ko hamarkadan Getxoko udalak zaharberritu zuen musuka eskola bihurtzeko. Ikasturtean zehar, edozein instrumentuko ikasleen entzunaldiez dohan gozatu dezakezue. ANIMATU ZAITEZTE!!!!

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados