Goazen Errigoitira!
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Oka ibaia

Oka ibaia bizkaiko ibaia da. Oiz mendiaren magalean, Gorozika auzoko Zugastieta inguruan, jaiotzen da. Hegoaldetik iparaldeko norabidean doa eta Gernikatik aurrera itsasadar bihurtzen da eta Urdaibaiko padura eratzen du. Mundakan itsasoratzen da 17 km luze ditu. Goroño, Oiz, Bizkargi eta Arburum mendietatik pasatzen da.
Maiaga

Maiagak 403m ditu, Bizkaigane, Bizkaigana eta Kosnoagak inguratzen dute. Goialde horietatik hasita, Pagoak eta Gorostiak han hemenka barneratzen dituzten pagadien eremu bat zabaltzen da. Maiagaren puntan, berriz, etxe txiki baten maketa bat dago eta maketa heltzen duen harrian zenbaki hauek jartzen ditu: 16-5-3