Altzatik Paseatzen

Sortzailearen liburuxka: HERRIAMETSALH5A

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

Altzako udaletxea

Altzako udaletxea San Martzial elizaren ondoan dago kokatuta. Fatxada nagusia frontoiaren atzaldean dago. Beheko solairua, lehen solairua eta ganbara ditu. Beheko solairuan, hiru ate-sarrera daude. Barrualdean udaletxeko altzariak gordetzeko areto bat dago. Kanpoaldean, ezker aldeko izkinan, bi eguzki-erloju daude.

Harria parkea

Harriako parkea edo Harria parkea Altza auzoan dagoen parke bat da. Alde haundiko bi altuera ditu, eta palmondoz beteta dago. Goian dagoen zatian, hondar arkeologikoak daude. Parkearen atzealdetik Pasaiako badiaren ikuspegi paregabeaz gozatu daiteke. 32.000 metro karratu ditu.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados