ZALDIBAR GOZATU

Sortzailearen liburuxka: 2013 pinguinoak

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

San Andres eliza

San Andres Eliza XIII. mendean eraiki zen Zalduegin eta hiru mende geroago handiagotu. 1766ko urtarrilean aldare-aurrea erre egin zen oinaztarriak jota, eta sortaldeko zatia berriro eraiki behar izan zuten eta 1778an, ostera, kanpandorrea. Onuradun bik jagoten zuten eliza XVIII. mendearen azkenetan; erregeak aurkezten zituzten onuradunak eta berari zegozkion, gainera, orduko eliztarren kopurua osotzen zuten hirurogeita lau etxek ordaindu behar zituzten hamarrenak.

Zaldua dorretxea

Zaldibarko Dorretxea Zaldua futbol zelai zaharrean dago kokatuta. Hainbat zati autsita ditu, orain dela urte asko sortu zuten. Orain debekatuta dago bertara sartzea harriak eta bestelazko materialak erori daitezkeelako.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados