EZAGUTU DONOSTIAKO ALDE ZAHARRA GUREKIN
Sortzailearen liburuxka: Herri Ametsa 5B
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
SAN TELMO MUSEOA
XVI. mendean komentu izanadako eraikin zoragarri bat da. Garai batean artilleriako kuartela zen, eta udal-museoa bihurtu zen XX. mendean. Euskal gizartearen
eta kulturaren museo garrantzitsua da gaur egun.
AQUARIUMA
Aquariuma Donostiako kaian dago. 1928 urtean eraiki zen eta bertan animalia ezberdin mordoa topa daitezke: marrazoak, zingarak, arrainak, marmokak, etab. Itsasoari buruz gehiago jakiteko leku bikaina da. Gainera, irteeran denda bat duzu oroigarriak erosteko.