GERNIKA-LUMO EZAGUTUZ
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
" Guernica "
Gernika, Pablo Picassoren margolan famatu bat da, 1937ko maiatzetik ekainera bitartean margotua. 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen du. Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago.
Jai Alai frontoia
Gernikako Jai Alai frontoia munduan zabalik jarraitzen duen frontoirik handienetarikoen artean dago. Secundino Zuazok eginda, (20. mendeko arkitekto onenetarikoa Espaina mailan) 1963an inauguratu zuten. Zesta punta munduko kirolik azkarrena da. “Guinness liburuan” ere jasota dago. Pilotak 300 kilometro orduko abiadura hartzen du. Frontoiak dituen ezaugarri bereziak direla eta, munduko frontoirik onenatzat jotzen dute pilotariek.