Zu bai Galdakoztarra!
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa

Abiapuntutik, Torrezabalera
Deskribapena
Zirkuitua Lehendakari Agirre plazan bertan hasten da. Plazan lehenengo interesgunea dago, Torrezabal kultur etxea.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa

Torrezabaletik, Maximo Moreno Musika Eskolara
Deskribapena
Torrezabal ezkerrean utziz joan aurrera Euskadi kalean barrena, Juan Bautista Uriarte kaleraino.
Han zaudela eskuinera biratu, eta jarraitu aurrera biribilgunea ikusi arte. Ondoren, biratu eskuinera eta jarraitu aurrera Maximo Moreno Musika Eskolaraino.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa

Maximo Moreno Musika Eskolatik Zabalgane plazaraino
Deskribapena
Biratu ezkerrera eta jarraitu aurrera biribilguneraino. Gero, biribilgunearen ezkerretik pasa eta joan Zubiaurretairen kalean barrena Pontsi Zabala kaleraino. Han, biratu eskuinera eta joan aurrera Zabalea kaleraino. Ondoren, biratu ezkerrera eta egin aurrera Zabalea kalean barrena amaieraraino. Biratu ezkerrera eta kalearen erdian gelditu eta sartu Zabalgane plazan, eta gozatu zure familiarekin.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa

Zabalgune plazatik Ardantza parkeraino
Deskribapena
Zabalgune plazatik abiatuz jarraitu aurrera autopistaren pareraino. Han, ezkerrera biratu eta jarraitu aurrera Ardantza parkeraino.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa

Ardantza parketik Torrezabalera
Deskribapena
Ardantza parketik abiatuz Juan Bautista kalean barrena Zamakoa kaleraino joan. Ondoren, biratu eskuinera eta jarraitu aurrera Muguru kaleraino. Gero, Muguru kalean ezkerrera biratu eta joan Lehendakari Agirre plazaraino, eta hor gozatu Torrezabaletaz.