OIARTZUN TURISMOA
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa
Erreferentzia puntua: Abiapuntutik (Doneztebe plaza) Beloaga gaztelura.
Deskribapena
Lehenik, egin aurrera Learre maldatik igota. Biratu eskubira, jarraitu aurrera 2.3 km. Bizardi plaza pasa. Biribilgunean hartu hirugarren irteeran. Azkenik, Toki tabernan ondotik pasa eta goraka joan Beloaga topatu arte.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa
Erreferentzia puntuak: Arkale menditik, Luberri museora.
Deskribapena
Arkale bidetik joan zaitez aurrera Altzibar auzora. Handik, bidegorritik barrena, Ergoien auzoko Soinu-eneara joan. Olaizola eta Tolare jatetxeak dituzu bazkaltzeko, Segi zuzen eta, industriagunean, Luberri musoera iritsiko zarete .
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa
Erreferentzia puntuak: Luberri museotik, Arditurriko mehategitara.
Deskribapena
Luberritik abiatuz, lehenengo egin aurrera karretera bazterretik. Bidegorria hartzeko biratu ezkerreta eta hartu gorako bidea. Bidegorria Arditurriko aparkalekuan bukatzen da.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa
Erreferentzia puntua: Arditurri mehategietatik, Oihanlekuko harrespilara.
Deskribapena
Arditurritik atera karreteraraino. Biratu ezkerretara, malda gora, Arritxuloko aterpera arte. Handik, oinez, dena zuzen segi harrespila aurkitu arte.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa
Erreferentzia puntua: Oihanleku harrespilatik Doneztebe plazara.
Deskribapena
Beheraka abiatu Lur Garden ikusi arte, Lur Garden pasata, Iturriotz auzogunera jaitsi. Hortik, ibaia zeharkatu eta bidegorria eskubirantz hartu. Bidegorrian barrena igo kiroldegiko maldatik Don Eztebe plazara.