Galdakao ezagutu eta deskubritu
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa

Abiapuntutik lehen interesgunera joateko,jarraitu jarraibide hauek.
Deskribapena
Zabalgune plazatik biratu eskumara eta joan aurrera Ardantza parkera heldu arte.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa

Lehenengo interesgunetik bigarren interesgunera joateko,jarraitu jarraibide hauek.
Deskribapena
Ardantza parketik Juan Bautista Uriarte kaletik joan Santi Brouard plaza ikusi arte eta joan Kultur Etxera eta hor ikusiko duzu esnezalea eta astoa.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa

Bigarren interesgunetik hirugarren interesgunera joateko,jarraitu jarraibide hauek.
Deskribapena
Esnezalea eta astotik, La Burger Vasca dagoen kaletik pasatu biribilguneraino joateko. Biratu Urreta kalera eta egin aurrera mendizalea ikusi arte.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa

Hirugarren interesgunetik laugarren interesgunera joateko,jarraitu jarraibide hauek.
Deskribapena
Mendizalea eskulturan zaudenean, egin aurrera biribilgunerarte, biribilgune horretan Arantxilleko bidea ikusiko duzu. Nahi baduzu joan zaitezke, baina guk ibilbidea jarraituko dugu.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa

Laugarren interesgunetik helmugara joateko (helmuga eta abiapuntua berbera da),jarraitu jarraibide hauek.
Deskribapena
Arantxille atzean utzita, Bizkai kalean gora egingo dugu Pintxazoaren biribilgunera iritsi arte. Biribilgunea inguratuz zeharkatuko dugu eta aurrera egingo dugu Udaletxea ezkerretara ikusi arte, ezkerrera biratu Udaletxetik pasatu, eta eskailerak igo Zabalgune plazara heldu arte.