Leioan gozatu
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa
Abiapuntutik lehen interesgunera joateko,(Kultur Leioatik Artatzara).
Deskribapena
Ezkerrera biratu eta aurrera egin, Leioandi kaletik; gero, eskuinera biratu eta jarraitu aurrera Artatza parkearen belardia arte.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa
Lehenengo interesgunetik bigarren interesgunera joateko,(Artatzatik Pinosolora)
Deskribapena
Artatzan zaudela, aurrera egin eta zebra bide bat aurkitzerakoan, gurutzatuz gero,Pinosolo parkean egongo zara.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa
Bigarren interesgunetik hirugarren interesgunera joateko,(Pinosolotik Ondizera)
Deskribapena
Pinosolon zaudela, ezkerrera biratu eta aurrera egin Begoñako ama baino apur bat atzerago. Bertan, ezkerrera biratu berriro eta aurrera egin Torresolo kirolgunerarte. Hor egonda, biratu eskumara eta egin aurrera Ondizerarte.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa
Hirugarren interesgunetik laugarren interesgunera joateko,(Ondizetik San Juanera)
Deskribapena
Ondizen egonda, aurrera egin, bihurgune batetik sartu bidea eskuinetara utziz San Juan kalerarte.
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa
Laugarren interesgunetik helmugara joateko (helmuga eta abiapuntua berbera da),(San Juanetik Kultur Leioara)
Deskribapena
San Juan kalean egonda, ezkerrera biratu eta aurrera joan Sakoneta kiroldegia zeharkatuz; bertan, eskumara biratu eta egin aurrera Kultur Leioararte.