ALTZA EZAGUTZEN
Zirkuituaren mapa
Zirkuituaren deskribapena
Zure zirkuituaren lehen urratsa

Abiapuntutik lehen interesgunera joateko,
Deskribapena
Txirrita Bertsolaria pasealekuan hasiko duzu ibildea. Jarrai ezazu aldapa gora biribilgunea topatu arte. Bertan, errepidea gurutzatu eta sar zaitez Harri Parkean. Bertako bideetatik pasea ezazu.
Zure zirkuituaren bigarren urratsa

Lehenengo interesgunetik bigarren interesgunera joateko,
Deskribapena
Atera zaiteoz Harria Parketik Herrera pasealekura, bertan aldapa gora jarraitu behar duzu taberna bat ikusi arte. Bertan, errepidea pasa eta Ikurrina paretan margotua ikusten duzunean biratu eskuinera eta segi Darieta kaletik parke arte. Bertan topatuko duzu Casares Kultur Etxea.
Zure zirkuituaren hirugarren urratsa

Casaren Kultur Etxetik Altza Gainara
Deskribapena
Kultur Etxetik ateratzen den Darieta Bidea kalea hartu, biribilgunean biratu eskuinera eta kale horretatik gora jarraitu San Martzial eleiza topatu arte. Bertan dituzu, udaletxea, bolatokia, idi proben pista eta frontoia.
Zure zirkuituaren laugarren urratsa

Altza Gainatik Lau Haizeta naturgunera
Deskribapena
Altza Gainetik aldapa behera joan behar zara Lauaizeta kalean zehar. Eraikinak amaitzen direnean ikusten duzun berdegunean hasten da Lau Haizetako naturgunea. Disfruta ezazu!
Zure zirkuituaren bostgarren urratsa

Lau Haizeta Naturguneaz gozatu
Deskribapena
Lau Haizeta naturgunean amaitzen da zure ibilbidea, paseatu bertako bideetatik eta gozatu.