ALTZAKIEKIN ALTZA EZAGUTU
Sortzailearen liburuxka: HERRIAMETSA5
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
LAU HAIZETA PARKEA

Lau Haizeta parkea parke natural bat da, 602 hektareak ditu. Naturaz gozatzeko zonalde bikaina da. Gainera, San Markos mendiaren puntan San Markoseko gotorlekua bisita daiteke.
Harria Parkea

Harria parkea Altzako parke bat da. Herrerako pasaleku gainean dago eta zuhaitz asko daude bertan: lizarrak, gereziondoak, magnolioak, zumarrak, idi-bihotzarbolak edo indi gaztainondoak. Erlaxatzeko leku bikaina da.