GETXO BEGIRADA BATEAN
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
ARRIGUNAGA HONDARTZA
Arrigunaga hondartza, Algortan kokatuta dago, Andra Mari auzoan. Hondartzaren gainean eskate park bat eta jatetxe ugari daude. Bere ekosistema hondartza da. Bertako animaliak honakoak dira: karramarroak eta baita ere, azken urtetan klima aldaketen ondorioz, karabela portuguesaren bat aurkitu ahal duzue. Bertako landareak algak eta alboan dauden mendixken belarra dira.
LA GALEAKO PASEOA
La Galeako paseoa Algorta eta Andra mari artean dago. Paseoaren ezkerraldean amildegiak daude, ekosistema mota itsaslabarra da. Bertako animaliak honakoak dira: zizareak, inurriak, kaioak eta lapak eta bertako landareak hauek dira: goroldioa, belarra eta algak.