Oiartzungo bazter kuttunak
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Txara parkea Gipuzkoako Oiartzun herrian dago kokatuta, zehazki igeri leku irekien gainaldean eta hilerriaren ondoan. Txara honetan animalia eta landare asko daude. Animalien artean, txoriak, katagorriak, sugeak, igelak, zapoak e.a aurki ditzakegu. Landareen artean, haritzak, zumarrak, urritzak... Bestalde, intsektu, xomorro eta onddoak ere ikus daitezke.
Haurrentzako ere jolas leku bikaina da. Bertan, zuhaitz ugari dagoenez, jolas ugari egin daitezke baita etxolatxoak...
Aiako Harria.
Aiako harriko parke naturala 6.913 hektareako azalera du, Aiako harria parke naturala Gipuzkoaren ekialdeko muturrean dago. Bidasoaren eta Urumearen artean. Erliebe elementuak ere baditu: mendiak, mendi lerroak eta ibaia. Landarez betea dago: pagoa, aritza, pinua eta lizarra. Animaliak: txoriak, ardiak, behiak, intsektuak eta zaldiak aurkitu daitezke ere bai.