ERDIGUNEA
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Loretopea
Loretopea Donostiako Antigua eta Mirakontxa auzoen artean dagoen lurmutur txikia da, Kontxa eta Ondarreta hondartzak banatzen dituena. Gainean Miramar jauregia du, eta azpian berriz Miramarreko tunela, haren alboko oinezkoen tunela.Loretopea izena, gaur egun Miramar jauregiko lorategiak dauden tokian eraikitako ermita bati zor zaio, Loretopeko Andre Mariari eskainia baitzen. Ez dakigu zehazki noiz eraiki zen. Antzina bidexka batek inguratzen zuen eta bide horretatik muinoaren gainean zegoen San Sebastian monasterioa irits zitekeen.
Santa Klara
Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uhartea malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego - mendebalde - ipar - ekialde lehorrari jarraitzen dio. Uhartean ez da inor bizi. Gailurraren ondoan itsasargi bat dago; Jatorrizko eginkizuna galduta, barrualdea hustu zioten, eta 2021az gerotik barnean dauka itsas leize bat irudikatzen duen Hondalea. Santa Klara uhartea Donostiako udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainar estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.