ANTIGUA
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Ondarretako hondartza
Ondarretako hondartzak duen kokapenagatik, uragaitik eta eskaintzen dituen jarduerengatik leku ezinhobea da familientzat, baina baita abentura pixka bat nahi dutenentzat edo hondar gainean erlaxatu nahi dutenentzat ere. Ondarretako hondartza Donostiako ( Gipuzkoa) hiru hondartzetako bat da ( besteak Kontxa eta Zurriola dira) Kontxako hondartzarekin muga egiten du.
Loretopea
Loretopea Donostiako Antigua eta Mirakontxa auzoaren artean dagoen lurmutur txikia da,Kontxa eta Ondarreta hondartzak banatzen dituena. Gainean Miramar jauregia du, eta azpian, berriz, Miramarreko tunela eta haren alboko oinezkoen tunela. Antzina bidexka batek inguratzen zuen, eta bide horretatik muinoaren gainean zegoen San Sebastian monasteriora irits zitekeen.