Leioa Gozatu

Sortzailearen liburuxka: Irati A

ZER IKUSI (Interesgune naturalak)

Pinosolo

Pinosolo parkeak laku eder bat du. Zuhaitz mota asko ditu eta zuhaitz gehienen azpian zer zuhaitz den esateko kartel txiki batzuk daude.

Pinosoloren ezkerraldean skate parke bat dago eta bertan haur eta heldu asko egoten dira. Leku lasai eta eder bat da zure familiarekin paseo lasai eta polit bat egiteko.

Artatza

Artatza leku berde bat da, Artatza parkearen behe-aldean helduentzako taberna eta txikientzako parke naturala dago.

Etxeko txikienek naturarekin harremantzeko leku paregabea da. Parke naturala izateaz aparte Artatza jauregia ere badago ezkontzak edo bestelako gauzak ospatzeko; hori bai, udaletxean hitz-ordua eskatu beharra dago.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados