MIRIBILLATIK PAUSOZ-PAUSO

Sortzailearen liburuxka: Urretxindorra LH5A

ZER IKUSI (Interesgune naturalak)

BOLINTXU

Bolintxu izeneko harana Bilboko hegoaldean dago, Arnotegi eta Pagasarri mendien artean. Pagasarri mendiaren ekialdeko magalean dagoen erreka labur eta aldapatsua da. Basoak ditu, zenbait baserrirekin batera. Haran honetan dago Buia auzoa, baita Seberetxe auzoa eta izen bereko jauregia ere.

Autobide bat egin nahi dute Bolintxun, hori dela eta, “Bolintxu bizirik” esaten ohi da. 

PAGASARRI

Pagasarri Bizkaiko mendia da, Ganekogortako mendilerroan dagoena, Bilboko, Alonsotegiko eta Arrigorriagako udalerrien artean. Bilboaldeko tontorrik garaiena da, bai eta Bilboko mendi tradizionalena ere.

Tontorretik Bilbo hirian ikusi daiteke.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados