Durangoko turismo-liburuxka
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Urkiola
Urkiolako Santutegia San Antonio Abad eta San Antonio de Padua santuei eskainitako santutegia da. Bertako ohitura da, santutegiaren aurrean dagoen harriari bueltak ematea bikotekidea aurkitzeko. Parkeko natura, kultura eta interpretazio gune garrantzitsuena da. Bertan, parkeko ibilbideak eta xehetasunak ezagutzeko informazioa eskaintzen da.
Hirugurutzetako Begiratokia: Urkiolako panoramika ederrak ikusteko gunea.
Oiz
Bizkaiko erdialdean kokatuta, historikoki garrantzia handiko mendia da Oiz, Bizkaiko batzarretarako deia egiten zen hemendik. Bere gailurra erraz ezberdintzen da Durangaldeko paisaian, eta tontorreko parke eolikoak Bizkaiko ikur bihurtu du.
Kutsu mitologiko handia ere badauka Oizek, Anboto mendiarekin batera Mari jainkosaren bizileku baita.
Izugarrizko ikuspegia aurkituko duzu Oiz mendiko tontorrera igo eta bertatik begiratuz gero. Alde batera Durangaldea eta bestera Lea-Artibaiko eskualdea dituzula, Kantauriko itsasoa ikusi ahalko duzu oskarbi dagoen egunetan.



