ONGI ETORRI MUNDAKARA
ZER IKUSI (Interesgune naturalak)
Esker olatua

Mundaka oso ezaguna da, zalantzarik gabe, ezkerreko olatuagatik. Mundu osoko surflariak bere hondartzetara hurbiltzen dira bere olatuen kalitatea bertatik bertara ezagutzeko. Surfa ohikoa bihurtu da kostaldeko herri honetan, eta, hain zuzen ere, Mundakan nazioarteko lehiaketak antolatzen ditu urtero bere uretan.
Laidatxu hondartza

Mundakako herriaren erdialdean dago, Sukarrietarantz doan errepideko zubiaren azpian. Ur korronteetatik babestuta dagoen kala txikia da; hala ere,itsasbehera denean, Mundakako itsasadarreko korronteek arriskua dakarte. Guztira 55 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 5.600 metro koadroko azalera dauka; eta 1.800ekoa, itsasgora denean.