Pasaia ezagutzen
Sortzailearen liburuxka: HERRIAMETSA2
ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)
Albaola Museoa
Albaola itsas kultur Factoria San Pedron topa dezakezu euskal itsas ondarea dinamizatzea helburu duen museo-ontziola bizi da. Bertan itsasontziak nola eraikitzen dituzten ikusi daiteke. Oso polita da ikusteko.
Aingura estatua
Aingura eskultura Donostia eta Trintxerpeko auzoen artean dago Nor-nai plazaren aurrean. Rikardo Ugarte eskultoreak egin zuen eta 2008ko uztailean jarri zuten. Burdinez eginda dago, Pasaiako tradizio arrantzaleari omenaldia eginez.



