OIARTZUNGO BITXIKERIAK

Sortzailearen liburuxka: Haurtzaro 5C

ZER IKUSI (Interesgune artistikoak)

San Esteban Eliza

Oiartzunen dago,plazaren goikaldean dago.

Kolore marroi argia da, 40 metro altuera du.

Erretaula klasizista da, 1629-1643 bitartean egindakoa; geroago egindako elementuak ere baditu. Buruhormari egokitutako zortzi aldeko oinplanoa du. Hiru gorputz eta atiko handia dauka. Antolaketa honakoa du: hiru kale nagusi eta bi kalearte. Erretaulak erdiko eta alboetako kaleetan mukuluak ditu. Kalearteetan, berriz, marko laukizuzena duten erliebeak ditu. Lehenengo gorputzean kaleen alboetan dauden zutabea joniarrak dira eta fustea apainduta dute. Bigarren gorputzekoak korintiarrak dira, fustea sogeatua dute eta azpiko herenean apaindurak dituzte. Hirugarren gorputzeko zutabeak korintiarrak dira, ildaskatuak, azpiko herena lisoa dutela. Atikoan, eta lehenengo gorputzean altzariak estipe dekoratuak ditu. Erretaularen apaingarri.

Manuel Lekuona Liburutegia

Juan Mari Lekuona zenaren liburutegia Oiartzungo Udal jabetzakoa da, Udalak, Kultura sailaren bidez Lekuonaren sendiarekin egin duen hitzarmenari esker. Maiatzaren 6an sinatu zuten Aitor Etxeberria alkateak eta Oihana Lekuonak -Juan Marik izendatu zuen ordezkariak- bere liburutegi pertsonalaren dohaintza-agiria.

500 liburu inguruk osatzen dute Juan Mari Lekuonaren biblioteka, gehienak euskal gaiei buruzkoak, eta Manuel Lekuona Bibliotekan gordeko dira, Oiartzungo euskaltzainak nahi zuen bezala. Orain, Udal Bibliotekan katalogazio lanak egingo dituzte eta ondare guztia oiartzuar eta euskaltzaleen eskura jarriko da. Gauza bera egin zuen Udalak Manuel Lekuona zenaren liburutegi pertsonalarekin, horrek ere Oiartzungo herriari dohaintza egin zion eta.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados